XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak eta Langilegoa Oposaketa eta Lehiaketak Euskal Herriko Unibertsitatea

ERABAKIA, 1990eko azaroaren 15ekoa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, zeinen bidez Unibertsitate honen 1990eko maiatzaren 4eko Erabakia irailaren 3ko Estatuko Buletin Ofiziala eta irailaren 14eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria zati batean balio gabe uzten bait da.

Euskal Herriko Unibertsitatearen 1990eko maiatzaren 4eko Erabakiaren bidez irailaren 3ko EBO eta irailaren 14ko EHAA eman zelarik argitara Gizarte-Zientzien Didaktika jakintz arloko Unibertsitate-Eskolako Irakasle titularren Kidegoko 36. eta 37. plazak hornitzeko lehiaketa ebatzi behar duen Batzordearen osakera.

1989ko abenduaren 30eko Estatuaren Buletin Ofizialean argitaratutako Euskal Herriko Unibertsitatearen abenduaren 21eko Erabakiaren bidez egin zelarik aipatutako plaza horietarako deialdia.

M. Pilar Lozano Sariñena andrea, Zaragozako Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako katedraduna, eta Ernesto Ballesteros Arranz jauna, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Unibertsitate-Eskolako katedraduna, hurrenez hurren, lehenengo Mahaikide titular eta lehenengo ordezko Mahaikide izendatu zirelarik Unibertsitateen Kontseiluak eginiko zozketa publikoaren bidez.

Kontutan hartuz Unibertsitateko Irakaskuntz Kidegoetako plazak hornitzeko lehiaketak arautzen dituen irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 6. artikuluaren 12. atalaren arauera (ekainaren 13ko 1427/1986 Erret Dekretuak aldatua), ordezko Mahaikideek ordezkapenak egin ezin badituzte, Unibertsitateen Kontseiluak zozketa berria egin behar duela.

Irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretua eta ekainaren 13ko 1427/1986 Erret Dekretua ikusita, ondoko hau ERABAKI DUT: Euskal Herriko Unibertsitatearen 1990eko maiatzaren 4eko Erabakia (irailaren 3ko Estatuko Buletin Ofiziala eta irailaren 14eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), zeinen bidez Gizarte-Zientzien Didaktika jakintz arloko Unibertsitate-Eskolako Irakasletitularren Kidegoko 36. eta 37. plazak hornitzeko lehiaketa ebatzi behar duen Batzordearen osakera argitaratu bait zen, zati batean baliorik gabe uztea, zozketa publikoaren ondorioz izendaturiko kideei dagokienean, hain zuzen ere, eta lehiaketarako deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zeneko egunean iharduneko zerbitzuko administrazio-egoeran zeuden karrerako funtzionarien artean zozketa berria egin dezala eskatzea Unibertsitateen Kontseiluari.

Leioa, 1990eko azaroak 15. Errektorea, bere aginduz Errektorordea, FRANCISCO ALDECOA LUZARRAGA.